Hitzak eta argazkiak # 19 – Eva Besnyö

EVA BESNYÖ,  DAMA HANDIA / LA GRAN DAMA

Por Ane Goikoetxea Sarasola
Alumna del Curso Avanzado de Fotografía Blackkamera

Besnyö Budapesten (Hungaria) jaio zen 1910eko apirilaren 29an familia judutar liberal batean. Eta honek guztiak, nola ez, berebiziko garrantzia izan zuen bere bizitzan. Laren-en, Holandan, hil zen 2003ko abenduaren 12an.

Eva Besnyö nació en Budapest (Hungría) el 29 de abril de 1910 en el seno de una familia liberal judía. Todo ello, como no, tuvo una gran influencia a lo largo de su vida. Falleció en Laren, Holanda, el 12 de diciembre de 2003.

1

© Eva Besnyö

Gaztetatik izan zuen argazkilaritzarekiko zaletasuna: bere lehenengo argazki kamera Kodak Brownie bat izan zen, adiskide banandu ezina zuena. Gaztetako garai hartan harreman estua zeukan Endre Ernö Friedmann izeneko auzoko mutil batekin, Eva baino hiru urte gazteagoa. Mutilak, aurrerago, Robert Capa pertsonaia sortuko zuen Gerda Tarorekin batera (nahiz eta, gaur egun oraindik, izen horrekin ezagunak diren argazkiak Erdre-nerenak bezala ezagutzen diren). Endrek argazkilaritzarekin izan zuen lehenengo harremana Evaren eskutik izan zen. Nahiz eta hipotesia den esatea Capa argazkilaritzan hasi zenik bere lagunak zuen afizioak berarengan sortzen zuen liluragatik, frogatuta dago argazki-makina batekin izan zuen lehendabiziko lotura Evari esker izan zela.

La fotografía le apasionó desde que era muy joven: su primera cámara fotográfica fue una Kodak Brownie, de la que nunca se separaba. En aquella época tenía una estrecha relación con un vecino llamado Endre Ernö Friedmann, tres años más joven que Eva. Ese chico, años después, crearía el personaje de Robert Capa junto a la también fotógrafa Gerda Taro (a pesar de que, hoy en día, todavía, las instantáneas conocidas bajo ese seudónimo se le atribuyen a Endre). La primera toma de contacto de Endre con una cámara de fotos fue de la mano de su amiga Eva. Y aunque es terreno de la hipótesis dirimir si Capa comenzó a interesarse por la fotografía por la fascinación que despertaba en él la afición de su amiga, está probado que su primer contacto que tuvo con una cámara de fotos fue gracias a Eva.

Besnyök eskola amaitu eta unibertsate ikasketak buru zitzan nahi zuen bere aitak, baina, ordurako, neskak argi zeukan argazkilaria izan nahi zuela. Bere osabaren laguntzarekin lortu zuen aitaren oniritzea, eta bi urtez ikastun aritu zen József Pécsi argazkilariarekin. Izen handiko argazkilaria zen, mota ezberdinetako argazkiak egiten zituena: erretratuak, biluziak, publizitatekoak, arkitektura eta hiriko argazkiak, eta baita gizartekoak ere. Bi urte horietan zehar argazkilaritza oinarriak eta errebelatzeko zein positibatzeko teknikak ikasi zituen. Gainera, Rolleiflex kamera bat eskuratu zuen, eta are garrantzitsuagoa dena, bere karrera bideratuko zuen liburua: Mundua Ederra da (Die Welt ist Schon), Albert Renger-Patzsch argazkilari alemandarrarena.

El deseo del padre de Eva era que, tras terminar sus estudios en el colegio, continuase estudiando estudios universitarios, pero a ella esa idea no le agradaba; para entonces, sabía que quería ser fotógrafa. Con la ayuda de un tío consiguió convencer a su padre, y, así, comenzó un curso de dos años, en los que se dedicó a trabajar como aprendiz, con el renombrado fotógrafo József Pécsi que se dedicaba a realizar distintos tipos de fotografías: retratos, desnudos, fotografía de publicidad, arquitectura, fotografías urbanas, y fotografía social. Durante esos dos años Eva aprendió todos los fundamentos fotográficos y las técnicas de revelado y positivado. Además, adquirió una Rolleiflex y, lo que es más importante, el libró que marcaría su carrera: El mundo es bello (Die Welt ist Schon), del fotógrafo alemán Albert Renger-Patzsch.

Behin ikasketak amaituta, 1930. urtean, 20 urte zituela, Berlinera joan zen bizitzera. Batetik, etxetik joateko ordua heldu zitzaiolako eta Hungariako erregimen totalitariotik ihes egin nahi zuelako, eta, bestetik, argazkilaritzan modu profesionalean aritu nahi zuelako.

Tras finalizar su época de aprendiz, se mudó a Berlin; entonces corría el año 1930 –Eva tenía 20 años–. Al tomar esta decisión, tenía dos decisiones en mente: por un lado, irse de casa y dejar atrás Hungría y su régimen totalitario, y, por otro, dedicarse profesionalmente a la fotografía.

Berlinen lana aurkitu zuen Peter Weller kazetaritza argazkilariarekin. Egin zituen argazki asko Berliner Illustrirten Zeitung-ean argitaratu ziren, beti ere Weller-en izenpearekin. Hala ere, Eva pozik zegoen zeukan aukerarekin, izan ere, garai hartan, gizonak baino ez ziren aritzen kazetaritza argakilaritzan.

En Berlin encontró pronto trabajo con el fotógrafo de prensa Peter Weller. Varías de las fotografías por ella realizadas fueron publicadas en el diario alemán ” Berliner Illustrirten Zeitung “, pero, siempre, como era habitual en la época, firmadas por Weller. A pesar de ello, Eva se encontraba encantada con el trabajo, pues, en aquella época, el fotoperiodismo era un campo exclusivo de hombres, y éste le brindó la oportunidad de trabajar hombro con hombro con hombres.

Gizonekin lanean aritu zen eta izen ona irabazi zuen guztien artean. Orobat, gizarte gaietan eta politika gaietan ziharduten intelektual eta politikoen zirkuluaren parte bilakatu zen. Arlo horretan, Langile Marxisten Eskolak eskaintzen zituen ikastaroetara eta biltzarretara joaten zen beste argazkilari eta intelektualekin batera; eta erakundearekin elkarlanean aritu zen berlineko langileriaren argazkiak eginez.

Trabajó con hombres, y ello le permitió ganarse buena fama entre todos ellos. Asimismo, se convirtió en miembro del círculo de intelectuales y políticos que se dedicaban a temas sociales y políticos. Junto con otros fotógrafos e intelectuales asistió a talleres y conferencias impartidas por la Escuela de Trabajadores marxistas, con la que colaboró realizando fotografías del mundo obrero berlinés.

2

© Eva Besnyö

1931. urtean freelance gisa aritzeko aukera suertatu zitzaion eta argazkilaritza-estudio propioa jarri zuen. Horrela, Neofot Argazkilaritza Agentziarentzat eginiko lanek eta enkarguek ospea eman zioten.

En el año 1931 tuvo la posibilidad de trabajar como freelance, y se estableció en su propio estudio fotográfico. Así, gracias a los trabajos y encargos realizados para la Agencia de Fotografía Neofot consiguió gran éxito.

Hala ere, garai oparo horrek ez zuen luze iraun; izan ere, nazional-sozialismoa berebiziko indarra hartzen ari zen Alemania osoan zehar, eta, horrekin arduratuta –jatorri judutarra izateagatik eta bere ideología marxistagatik–, Amsterdamera joatea erabaki zuen 1932ko udazkenean.

Sin embargo, esa época fructífera no sería para largo; pues el nacional-socialismo cada vez tenía más fuerza, y preocupada por dicha amenaza –debido a su origen judío y a su ideología marxista–, decidió mudarse a Amsterdam en otoño de 1932.

Berlinen bi urte baino eman ez bazituen ere, bere bizitzako urterik garrantzitsuenetakotzat jotzen zituen Besnyök. Epe horretan finkatu baitziren bai bere joera artistikoa argazkilari gisa, baita bere joera politikoa eta aktibista ere.

A pesar de haber pasado sólo dos años en Berlin, Besnyö los cosideraba los años más importantes de su vida; puesto que en esos años estableció tanto su tendencia artística como fotógrafa, como su tendencia política y activista.

Holandan ere laster egin zuen bidea bertan zituen hainbat lagun artistaren laguntzari esker, eta onarpena lortu zuen zenbait enkarguren ondorioz egindako erakusketengatik. Erreportajeak, gainera, alor ezberdinetakoak izaten ziren: kazetaritza erreportajeak, erretratuak, moda erreportajeak eta arkitektura argazkiak.

Una vez en Holanda, pronto se hizo un hueco gracias a la ayuda de varios amigos, y consiguió aceptación debido a exposiciones realizadas por varios encargos. Los reportajes a los que se dedicaba, además, eran de diferentes ámbitos: foto-reportajes, retratos, reportajes de moda y de arquitectura.

1934.enean Giza Eskubideen aldeko artisten erakundearen kide egin zen. Mugimendu horren barnean, 1936an, Berlinen jokatzen ziren Olinpiar Jokoen aurkako protesta erakusketan parte hartu zuen, “Diktaduraren menpeko Olinpiadak” izenpean. Eta Amsterdamgo Stedelijk Museumen egindako “Foto ‘37” erakusketaren antolatzaileetako bat izan zen, argazkilaritza arte mota gisa ezagutarazteko xedearekin.

En el año 1934 se convirtió en miembro de la asociación de artistas en defensa de las Derechos Humanos. Siendo parte del mencionado grupo, en 1936 participó exhibición protesta en contra de los Juegos Olímpicos que se jugarían en Berlin, “Olimpiadas bajo la Dictadura”. Así mismo, fue una de las organizadoras de la exposición “Foto ‘37” realizada en el Stedelijk Museum de Amterdam, con el objetivo de dar a conocer la fotografía como expresión artística.

Ezaguna zen bere joera politikoa; ondorioz, 1940ko maiatzean holandar armada errenditu zenean, Besnyöri debekatu egin zioten edozelako kazetaritza ekintzetan parte hartzea. Egoera jasanezina bihurtu zenean klandestinitatera pasa zen bi urtez eta erresistentzian aritu zen lanean. Baina ez zuen argazkilaritza utzi: Gerra amaitu arte nortasun faltsua erabili zuen lanean jarraitu ahal izateko.

La tendencia política de Eva era de sobra conocida; por eso, cuando en mayo de 1940 la armada holandesa se rindió ante las tropas alemanas, a Besnyö se le prohibió involucrarse en toda actividad periodística. En el momento en el que la situación se hizo insostenible en el país, Eva pasó a la clandestinidad por dos años y trabajo en la resistencia. A pesar de ello, no abandonó la fotografía: para seguir trabajando utilizó una identidad falsa hasta el final de la Guerra.

Gerra amaitutakoan, argazki-dokumentazioa egiteko hainbat enkargu jaso zituen; modu horretara jarraitu zuen profesionalki lanean. Orobat, une horretatik aurrera neo-errealismoaren ikuspegi humanistarantz jo zuen, eta, denborarekin, arkitekturako argakilari gisa –batez ere joera funtzionalistako eraikinen argazkiekin– zuen entzute ona finkatu zuen.

Tras la Guerra, recibió varios encargos para realizar foto-documentanción y pudo seguir trabajando activamente de forma profesional. Asimismo, desde ese momento, se dirigió hacia el movimiento humanista del neo-realismo, y, con el tiempo, consolidó la buena fama que tenía como fotógrafa de arquitectura –sobre todo con fotografías de edificios funcionales–.

70. hamarkadan, emakumeen berdintasunaren aldeko holandako mugimendu feministaren militante-kide izan zen. 1970. urtean, 60 urte zituela, berpizte artistikoa izan zuen Dolle Mina talde feministaren kide zelarik. Sei urtez taldearen ekintzetan parte hartzeaz gain ekintzen argazkiak egiten zituen, dokumentazio lan gisa.

En la década de los 70 militó en el movimiento feminista holandés a favor de la igualdad de las mujeres. En el año 1970, con 60 años de edad, vivió un resurgimiento artístico siendo miembro del grupo feminista Dolle Mina. Durante seis años no sólo participó en los actos del grupo, sino que se dedicó a documentarlos, convirtiéndose en cronista de sus eventos.

Aldi horren inguruan, ondorengoa adierazi zuen Eva Besnyök:

“Hasiera batean, forma garrantzitsuagoa zen niretzat edukia bera baino. Baina, poliki-poliki, joera hori aldatzen joan zen feminismora iritsi arte; eta, horrekin, bapatean, gaia protagonista bilakatu zen. Forma funtsezkoa da niretzat. Konposizioa garrantzitsua da, eta hori kontuan izan ez ban, nire nurua traizionatzen arituko nintzateke; aldi batez gertatu zen bezala. Espero dut forma eta edukiaren arteko oreka aurkitu izana.”

A propósito de esos años, Eva Besnyö hizó las siguientes declaraciones:

“En un principio, la forma era más importante para mí que el contenido. Lentamente esa tendencia cambió hasta la llegada del feminismo, de repente el tema se hizo protagonista. La forma es esencial para mí. La composición es importante, y me hubiera traicionado a mí misma si no hubiera tenido esto en consideración, que por un tiempo fue así. Espero haber encontrado el equilibrio entre forma y contenido.”

3

© Eva Besnyö

1980. urtean, Holandako Beatriz erreginak Ritterorden titulua (Gizon Zintzo titulua) eskaini zion, baina Evak uko egin zion tituluari.

En el año 1980 la reina Beatriz de Holanda le concedió el título Ritterorden (titulo de Caballero), pero Eva lo rechazó.

1999. urtean, aldiz, Alemaniako Argazkilaritza Elkarteak Erich Salomon Saria eman zion, izandako ibilibide profesionala aitortuz, eta kasu honetan onartu egin zuen. Urte berean, bere lanaren gaineko lehenengo bi erakusketa antolatu ziren: bata, Amsterdamgo Stedelijk Museum-en; bestea, Argazkilaritzako Portugalgo Zentroan (Oporton kokatua).

En 1999, en cambio, la Asociación Fotográfica Alemana le concedió el Premio Erich Salomon a la trayectoria profesional; premio que sí aceptó. Ese mismo año se organizaron las primeras exposición sobre su trabajo: una, en el Stedelijk Museum de Amsterdam; la otro, en el Centro Portugués de Fotografía de Oporto.

Bizitzan zehar izan zituen egoeren ondorioz, zenbait geldialdi izan zituen bere ibilide profesionalak; hori dela eta, badirudi ez dagoela seinu zehatz bat bere lanaren jarraipena egin ahal izateko. Zentzua hartzen hasten dela dirudienean, sekulako aldaketa ematen du. Horregatik aurki ditzakegu argazki mota ezberdin ugari bere lanen artean: airetik hartutako kaleko irudiak, itzalen erabilera, lanean diharduten gizonak, iragarkiak, bonbardaketen osteko Rotterdam-go hondakinak, Wannesee lakuetako igerilariak, edota “gizonen lanak” egiten diharduten emakumeen erretratuak. Orobat, irudi zenitalak oso gustoko zituen; horrelakoetan itzalekin jolasten zuen. Hala ere, bizitza osoan jorratu zuen gaietako bat umeena izan zen, horiekin adieraziz xalotasunaren xarma.

Debido a las situaciones vividas a lo largo de su vida, su trabajo profesional tuvo varias interrupciones; por ello, no parece haber una marca característica que defina unitariamente su obra. Cuando parece que empieza a coger sentido, da un giro tremendo. Por eso podemos encontrar diferentes tipos de fotografías entre sus trabajos: vistas aéreas de escenas callejeras, el uso de las sombras, los hombres trabajando, los anuncios, las ruinas de Rotterdam tras los bombardeos, los bañistas en los lagos de Wannsee y los retratos de mujeres realizando “trabajos de hombres”. Además, le encantaban las tomas cenitales, en las que jugaba con las sombras. Aún así, uno de los temas que trató de forma especial durante toda su vida son los niños/niñas; fotografías con las que expresaba el encanto de la inocencia.

4

© Eva Besnyö

Ibilbide profesionalarengatik –eta gizarte ekintzaile zein ekintzaile politiko sutsua izateagatik–, Holandako argazkilaritzaren “Dama Handia” bezala ezagutzen dute. Alabaina, tamalez, Eva Besnyören lanak ez du sekula lortu bere parekide gizonen lanek lortutako aintzatespenik eta aitorpenik ere.

Por su trayectoria profesional –y por ser activista social y política ferviente–, la conocen como la “Gran Dama” de la fotografía holandesa. Sin embargo, lamentablemente, la obra de Eva Besnyö nunca alcanzó el reconocimiento de sus colegas varones.

Vídeo

También te puede interesar...

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>