KALE ARGAZKILARITZARI BURUZKO TAILERRA DAVID GIBSON-EKIN

David Gibson

David_Gibson_1

BasqueDokFestival-en ekintzei paso emango diegu. Aurrerakin gisa, IN-PUBLIC kolektiboaren sortzaileetako bat den David Gibsonen eskutiko tailerra eskainiko dugu Vitoria/Gasteizen.

2018ko martxoaren 16tik 18ra bitartean, argazkilari dokumental ospetsu David Gibsonek kale-argazkilaritzari buruzko 3 eguneko tailerra zuzenduko du Vitoria/Gasteiz-en. Londonen bizi den argazkilaria, kale-argazkilaritza dokumentalaren generoan 20 urte baino gehiago dituen IN_PUBLIC kale-argazkilaritza kolektiboaren fundatzaileetako bat da. Thames argitaletxeko 2014ko The Street Photographer’s Manual, 2017an Prestelek argitaratutako 100 Great Street Photographs eta gaztelerara itzulitako eta kale-argazkilarientzat ezinbestekoa den Editorial Blumeren , “Manual de fotografía de Calle” lanen egilea da Gibson.

Hogei urte baino gehiago eman ditu bere kamerako lenteen bitartez kaleak ikuskatu eta bertan argazkiak ateraz. Bat-bateko bere irudiak mundu osoan erakutsi dira. Aldizka London, Liverpool, Atenas edo Beirut bezalako munduko hiri askotan kale-argazkilaritzari buruzko tailerrak eskaini ditu.

KALE ARGAZKILARITZARI BURUZKO TAILERRA

Asteburu oso bat Vitoria/Gasteizen IN-PUBLIC kolektiboko argazkilari David Gibson lagun dugula, kale argazkilaritza dokumentalaren tradizioari so egiteko, abangoardian hasi eta surrealismora bitartean. Tailer honek ez ditu ekipo edo kameren doitzeak jorratuko, kale argazkien potentziala baizik, irudi bakan edo proiektu moduan. Lan desafiatzaileak izango dira, baina tailerraren muina, parte hartzaileei ekarpen prestu eta eraikitzaileak eskaintzean fundatuko da.

Ostirala, martxoak 16, arratsaldeko 19:00etan Amarika aretoan

Davidek galdera- erantzun formatuko hitzaldia eskainiko du, urteetan berarengan eragina izan duten argazkilarien eta bere lanaren inguruan. Hitzaldi ireki hau, astebururako ezinbesteko sarbide izango da tailerrean parte hartuko dutenentzat.

Larunbata, martxoak 17, 11:00etatik 17:00etara

Goizeko sesioan, Davidek kale argazkilaritzaren inguruko ikuspegi orokorra eskainiko du, horretarako Elliott Erwitt, Alex Webb eta Henri Cartier-Bresson bezalako maisu handien argazkiak erabilita. Horrez gain Davidek bere lan propioaren zati bat erakutsiko du, zuri-beltzean egindako bere lehen lanekin hasi eta kolorezko lanetara bitarteko hogeita hamar urteko ibilbidea. Arratsaldez, David lagun dela, Vitoria/Gasteiz hiri barreneko kaleetan argazkiak aterako dira.

Igandea, martxoak 18, 11:00etatik 18:00etara

Goizean zehar, kale-argazkien sesioa egingo da Davidek lagunduta eta beti ere larunbateko toki desberdinetan. Arratsaldez, egindako lanak editatu eta sortzen diren zalantzei erantzungo die. Gomendagarria litzateke, interesgarriak izan daitezkeen lanen zati bat jpg. Formatuan memoria tresna batean eramatea, eta norbaitek paperan eraman nahiko balitu, are hobeto. Davidek parte hartzen duten horiei atsedenaldietan laguntzen saiatuko da. Praktikak larunbat eta igande goizetan egingo dira.

Tailerra hasiberri zein esperientzia duten argazkilariei zuzenduta dago; baldintza bakarra kale-argazkilaritzan interesa erakustea izango da.

Tailerra, 2018ko martxoaren 16tik 18ra bitartean egingo da.

Tailerrak 190 euroko prezioa izango du eta bertan parte hartzen duten pertsonek, Bilbon maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean egingo den BasqueDokFestivaleko mintzaldi eta hitzaldi ziklorako oinarrizko sarrera dohainik izango dute (gainontzekoek 30 euro).

Tailerraren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, Anarekin jar zaitezke harremanetan info@basquedokfestival.com webgunean.

David_Gibson_A_04-1David_Gibson_A_15-1David_Gibson_A_13-1David_Gibson_A_11David_Gibson_A_23-1