Scroll to top

Hitzak eta argazkiak # 5 – Felipe Manterola

FELIPE MANTEROLA, nire kunkidura kuttunak

Por: Sergio Monedero
Alumno de Blackkamera

Felipe Manterolarena (Zeanuri, 1885-1977) izan zen nire lehenengo argazki liburua. Horretan, nola ez, argazkilari honek gustuko zituen erretratuak (autorretratu ugari) eta argazki kostunbristak agertzen dira; egunerokoak, jai herrikoiak, ospakizunak bainuetxeetara hurbiltzen ziren udatiarrak… hango urtetako isla zoragarria.

Niños en Undarraga.Vizcaya, 1913(foto de Felipe Manterola, colección Delbin Manterola).

 © Felipe Manterola

Manterola eroso mugitzen zen Arratiko bazterretan bere argazkiek adierazten duten bezala eta baserri mundu horretatik mundu industrialera ari zen pasatzen gizarte horren kronista bilakatu zen beste batzuekin batera.

Bere hastapenak argazkigintzan Manuel de Arriolarekin izan ziren. 1904. urtean lehenengo argazkiak hartuko ditu Bizkaiko Arratian.

Argazkigintza zaletasuna izan zen berarentzat hain zuzen ere bere etxeko beheko solairuko dendan lan egiten baitzuen baina neurri batean lortu zuen nolabaiteko bide profesionala hartzea eta honekin lortutako dirua AEBetan katalogoen bidez materiala eta argazki kamarak erosten zituen.

Kanpoan lan nahikotxo egiten zuen baina etxeko ganbaran ere hartualdi kabinetan ematen zituen orduak. Hemen, eszenatoki, papera eta objektu ezberdinak erabiltzen zituen eta pertsonaren lanbideari zegokion jarrera eta gauzak erabiltzen zituen.

Zenbait astekari eta aldizkaritan ere argitaratu zuen, besteak beste, Novedades edota Euzkerea.

felipe-manterola-torrezabal-03vert-400x560

 © Felipe Manterola

Beraz, 1904tik 1936ra bere mundurik hurbilena dokumentatu zuen formatu handiko kamerekin eta lan honek interes antropologiko izugarri handia du. Jantziak, ohiturak, lan-tresnak, paisaiak, eraikuntzak, etab. ditugu ikusgai.

1937ko abuztuaren 4an faxistek atxilotu zuten eta Areatzeko kuartela, Larrinaga, Upo Mendi, Burgos eta Astorgako kartzelak ezagutuko ditu 1940ko ekainean askatu zuten arte.

Bizi izandakoa, adina baita argazkigintzarako hornidurak eskasengatik pixkanaka-pixkanaka argazkiak egiteari utzi zion, eta batez ere, familia giroko erretratu bakan batzuk eta akuarelaz margotuko ditu sasoi hartako argazkirik gogokoenak. Fotomontajeren bat ere egin zuen (umea airean daraman saiarena) baina inoiz ez zuen bere burua artistatzat jo. Aipatutako koadroetatik bakarrak du bere sinadura garrantzirik ez omen ziolako horri.

Hartutako milaka argazkietatik bakan batzuei besterik ez zien baliorik ematen eta batez ere hain ospetsuak diren laiekin lanean zeuden baserritarrak zituen bereziki gustuko

Bere legatua 2.000 bat argazkikoa da, asko galdu ziren, eta familiak gordetzen du.

Abstrakzio ariketa egitea gustuko dut imajinatzeko nola izango zen formatu handiko kamara batekin paseatzea 1920-30ko Arratian barrena hango bizimodua eta egunerokoa fotografiatuz.

Manterolak ziur bazekiela zerbait garrantzitsua egiten ari zela. Baina noraino? Garai horretako argazkilariak baziren hain kontzienteak? Bazekiten benetan zer legatu ari ziren uzten hurrengo belaunaldiei? Ez al die argazkiek gizakiaren betiko galderei erantzuten; nortzuk gara, nondik gatoz eta nora goaz?

Begiratu une batez ume baserritarrak agertzen diren argazkiari (Bide batez, Benito Lertxundiren Hunkidura Kuttunak diskoetan antzeko bat erabilitakoa). Zer kontatzen digute ume hauek? Zer adierazten dute haien begiradek? Kuriositatea? Lotsa? Nortzuk dira? Jolasteari utzi zioten posea egiteko? Argazkilariak eskatu zien? Haietariko batek argazkilariari? Eta zer atzeko emakumeari buruz? Gaur egungo ilobek haien aitite-amamak identifikatzen dituzte?

Argazki honen atzean badago istorio bat, edo bi, edo hiru.Ez al da zoragarria?…

*Joko bat proposatuko dizuet. Zergatik ez begiratu argazki honi Benito Lertxundiren Belatsarena (https://www.youtube.com/watch?v=GU8eVKduBwI) kantak irauten duen bitartean eta saiatzen zarete imajinatzen hauek bezalako galderak eta erantzunak?

FelipeManterola[6]

© Felipe Manterola

 

Relacionados